Goiko Lorezaintza

lorategien diseinu eta proiektuak
aholkularitza teknikoa

Lorategi Zerbitzuak

Goiko lorezaintza jardineritza munduarekin zerikusia duten lan mota egiteaz arduratzen den enpresa bat duzue, partikular zein instituzio pribatu eta publikoei zuzentzen dena.

Sektorean ondo prestaturiko profesionalez osatuta dago, nork bere lana duelarik, horrela gure zerbitzua eraginkortasun handiagoaz gauza dezakegu prezio lehiakor batekin. Jardineritzako behar guztiei erantzuna emateko mekanizazio maila handia daukagu zure zerbitzura.

Goiko Lorezaintzan zuk daukazun ideiaren harira lorategiaren diseinua egingo dizugu. Edozein motako gainazalarentzako proiektuak gauzatzen ditugu, egokiena aholkatuz bertako lurzoru eta kokapenaren arabera.

Behin diseinua eratutakoan gure langileak izango dira hau errealitate bihurtzeaz arduratuko direnak; lorategia eratzeko beharrezko diren lanak eginez, hala nola, lur mugimenduak, ureztatze sistemaren instalazioa, landaketak, ereintzak etab...

Lorategiaren mantentze lanak egiten ditugu eta izurrite edota gaitzen aurkako tratamendu fitosanitarioak.


Gainera Goiko Lorezaintzak bi loredenda jartzen du zure zerbitzura, bata Altsasun eta bestea Lekunberrin.

Goiko Lorezaintza. Altsasu - Lekunberri (Navarra)